XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazio eginkizuna: elkarrizketa laburrak, iritziak eta informazioa emanez / eskatuz; adostasuna / ezadostasuna azalduz...

Hizkuntz aktibitateak

a Norberarenean telebista ikusten ematen duten ordu kopuruaren arabera, ondorioak eta atereaz, iritziak azaldu.

b Norberarenean erosten den egunkaria, entzuten den irratia, ikusten den telebista katea eta abarrekoei buruzko informazioan oinarrituz, iritziak azaldu.

c Kreditu txartelaren erabilpenari buruzko iritziak eman: zertan, noiz eta non erabiltzen den.

d Hiperretan, superretan, denda txikietan erostearen abantailak eta desabantailak zerrendatu ondoren, bakoitzean erosteari buruzko iritzia eman.

HIPERREN ERAGINARI BURUZKO IRUZKINAK

EROSLE 1

Nire ustez, erosoagoak izaten dira.

Orgatxoa hartu, bete eta aste osorako egiten ditut erosketak.

Produktuak merkeagoak izaten dira eta gainera errazagoa izaten da eskaintzaren bat topatzea; gainera, leku berean erosi ahal duzu nahi duzun guztia, ez duzu zertan dendaz denda ibili behar, horrela denbora aurrezten duzu.

EROSLE 2

Jende askok esaten du eroso eta merkeagoak direla eta agian egia da, ez dakit, ni gutxitan joaten naiz.

Baina nik garrantzi handia ematen diot kalitateari.

Argi dago, nire ustez, etxe ondoan dauden dendetan produktuen kalitatea edozein supermerkatutan baino hobea dela.

Supermerkatuetan kalitatea eskasa izaten da.